→Galdakao

Karlos Zurutuza gerra kazetari donostiarraren bisita Elexalde Institutuan

Argazkia: Elexalde Institutua

Karlos Zurutuza kazetari donostiarrak hitzaldia eman du Galdakaoko Elexalde Institutuan. Hau da Instititututik bidali diguten kronika laburra: 

Pasa den otsailaren 23an Karlos Zurutuza kazetari donostiarraren (1971) bisita izan genuen Elexalde institutuan.

Euskal Herriko hainbat komunikabideentzat lan egiten duela kontatu zigun Zurutuzak eta baita atzerriko zenbait hedabiderentzat, besteak beste, Gara, Al Jazeera, The Guardian, 5W…

Gerra kazetaria da bera. Gatazkak eta giza eskubideen inguruko erreportajeak egin izan ditu Sirian, Iraken, Afganistanen, Libian… Herrialde horietako errealitatea azaldu eta ikusaraztea helburu duelarik.

Gure ikasleak isilik, adi eta tentsioan jarraitu zituzten Zurutuzak kontatutako istorioak. Gerra “moderno” deiturikoetan %90a osatzen dute biktima zibilek eta horiei ahotsa jartzen die kazetariak. Istorio errealak, istorio oso gogorrak.

Ariketatxo bat ere planteatu zigun: Gerrak zure etxeko atea jo eta botako balu, zer egin? Nora jo? Zer eramango zenuke?

Ohiko medioetatik jasotzen ez ditugun testigantzak entzuteko aukera paregabe eta interesgarria izan genuen institutuan. 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak