→Galdakao

Kerobia taldeak hiru kontzertu emango ditu Euskal Herrian; horietako bat Galdakaon

Azaroaren 20an, larunbatez, izango da kontzertua Torrezabal Kultur Etxean. Sarrerak gaur jarri dituzte eta dagoeneko 110 baino gehiago saldu dira.

Azaroaren 20an izango da kontzertua Torrezabalen // Kerobia

Kerobia taldeak 20 urte beteko ditu aurten eta hori eszenatokietara itzulita ospatuko du. Hiru kontzertu emango ditu Euskal Herrian, horietako bat Galdakaon. Azaroaren 20an, larunbatez, izango da kontzertua Torrezabal Kultur Etxean 19:00etan. Sarrerak dagoeneko salgai daude Torrezabal Kultur Etxeako leihatilan eta takila elektronikoan, baita udal webgunearen bitartez ere. Sarreraren prezioa 15 eurokoa da, Torrezabaleko bazkideek 11 euro ordainduko dituzte eta 65 urtetik gorakoek, langabeek, Gazte Txartela dutenek eta ikasleek 13 euro ordaindiko dituzte. Gaur 19:00etan jarri dituzte sarrerak salgai eta dagoeneko 110 sarrera baino gehiago saldu dituzte.

Galdakaoko kontzertuaz gain, azaroaren 26an Iruñako Baluarten eta azaroaren 27an Azpeitiako Soreasun izango da Kerobia. “Zortzi urte baino gehiago dira eszenatokietan jotzen ez dugunetik, 2017ko Hatortxurocken kontzertu sorpresa bat izan ezik. Energia faltagatik utzi genuela esan genuen, eta orain berriz gatozela diogu, daukagulako. Eta utzi genuen bezalaxe itzuliko gara: Mikel Zorrilla baterian, Alberto Isaba baxuan, Ruben Matilla kitarran, Mikel Isaba teklatuetan eta Xabi Bandini ahotsetan”, diote taldetik.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak