→Galdakao

Agortu dira Kerobia Galdakaon ikusteko sarrerak

Atzo 19:00etan jarri zituzten salgai Kerobia taldeak Galdakaon azaroan emango duen kontzerturako sarrerak, eta dagoeneko agortu dira.

Atzo arratsaldean jarri zituzten sarrerak salgai eta goizean dagoeneko agortu dira // Kerobia

Atzo 19:00etan jarri zituzten salgai Kerobia taldeak Galdakaon azaroan emango duen kontzerturako sarrerak, eta 24 ordu igaro aurretik, agortu dira. Atzo 21:30ak aldera 110 sarreratik gora saldu ziren.

Kerobia taldeak 20 urte beteko ditu aurten eta hori eszenatokietara itzulita ospatuko du. Hiru kontzertu emango ditu Euskal Herrian: Galdakaon (azaroak 20), Iruñan (azaroak 26) eta Azpeitian (azaroak 27).

Kerobia taldeak hiru kontzertu emango ditu Euskal Herrian; horietako bat Galdakaon

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak