Atzo lan istripua jazo zen Portugaleten eta 45 urteko langile bat hil zen Bailen kaleko bosgarren pisuko etxe bateko teilatutik erori ostean. Hildakoa, R.P.L., Bravo Lanak SL enpresako langilea zen, eta gaur Ernaik jakinarazi duenez, Galdakaoko bizilaguna zen.
Lan istripu hori salatzeko kontzentrazioa deitu dute gaur, azaroak 24, Galdakaon, “Prekarietata hiltzailea. Lan istripu gehiagorik ez” lemapean. Elkarretaratzea 19:00etan izango da Juan Bautista Uriarte eta Pontzi Zabalako bidegurutzean.
2021ean, Euskal Herrian gutxienez 57 langile hil dira lan istripuen ondorioz: 20 Bizkaian, 17 Nafarroan, 13 Gipuzkoan eta 7 Araban.
