Kultur Plaza antolatuko dute bigarren urtez Galdakaon. Santa Kurtze jairik ez, kultur egitaraua antolatu dute Galdakaoko Udalak eta Jai Batzordeak elkarlanean. Guztira 61 ekitaldi antolatu dituzte: kontzertuak, antzerkia, zirkoa, magia, bertsoak, mendi ibilbideak, bisita gidatuak edota sormena. Amets Iturbe Jaiak, Gazteria eta Kirol arloko zinegotziarekin eta Aiora Azagirre kultura teknkariarekin hitz egin dugu GEURIAn. 2021eko Kultur Plazaren egitarau osoa hemen irakurgai.
