→Galdakao

Kai Nakai, Willis Drummond, tokiko sortzaileak… Galdakaoko Kultur Plazaren bigarren edizioan

Aurten, bigarren urtez, ez da jairik ospatuko Euskal Herriko herrietan. Eta Galdakao ere ez da salbuespena izango. Jaien ordez, kultur egitarau oparoa antolatu dute irailaren 8tik 26ra bitartean. Guztira, 61 ekitaldi antolatu dituzte, tartean, kontzertuak, antzerkia, magia, zirkoa, bertsoak, mendi ibilbideak, bisita gidatuak edota sormena. Ohiko Iturrondo, Ardanza, Urreta edota Kurtzea guneez gain, aurten Aperribai auzora ere hedatuko dute Kultur Plaza.

Argazkia: Geuria

TikTok lehiaketa

Nobedade bezala, aurten TikTok txapelketa antolatu dute Kultur Plaza egitarauaren barruan. Galdakaoko 12 eta 16 urte bitarteko gazteei dago zuzenduka lehiaketa eta banaka edo taldeka parte hartu dezakete. “Lehiaketa bat den lez, sariak egongo dira. Bi sari egongo dira eta irabazleek 150 eta 100 euroko erosketa bonoak jasoko dituzte”, dio Aiora Azagirre Galdakaoko Udaleko kultura teknikariak.

Epaimahaiak honakoak baloratuko ditu: euskarazko abestia izatea, originaltasuna, emakume eta gizonan arteko berdintasuna, eta Kultur Plazaren barruan egondako ekialdiak, giroa, jendea edo beste edozer gauza agertu beharko da. Lanak aurkezteko epea irailaren 9tik 19ra bitartean egongo da zabalik, eta epaimahaia hilaren 22an batuko da irabazleak adosteko. Irailaren 23an 18:30ean sari banaketa izango da.

Kultur Plaza 2021 | Egitaraua

Irailak 8-26

Irailak 8, asteazkena
18:30 Magia: ‘Amarru’, Tor Magoa. Iturrondo plaza (euria bada, Urreta ikastetxean)
20:00 Dantza: Areto Dantza Taldearen erakustaldia. Ardanza parkea (euria bada, Torrezabalen)

Irailak 9, osteguna
18:30 Zirkoa: ‘Set up’, Los Barlou. Iturrondo plaza (euria bada, Urreta ikastetxean)
20:00 Antzerkia: ‘Bidaiaren amaiera’, Hortzmuga Teatroa. Ardanza parkea (euria bada, Urreta ikastetxean)

Irailak 10, ostirala
18:30 Jotak: Acordes Navarros. Iturrondo plaza (euria bada, Urreta ikastetxean)
18:30 Kirola: Esku pilota partiduak. Kurtzeko frontoia
– Alebinak: Ibargarai-Ulibarri (Galdakao) vs Garmendia-Bediaga (Zornotza-Lemoa)
– Jubenilak: Ariznabarrera-Arroita (Galdakao) vs Bilbao-Bullon (Sopela-Zornotza)
– Nagusiak: Legorburu (Galdakao) vs Mendia (Zeanuri)
20:00 Musika: Kai Nakai. Ardanza parkea (euria bada, Torrezabalen)

Irailak 11, larunbata
13:00 Musika: ‘Kalez kalea’, Gaiteroak eta txistulariak. Kalez kale
17:30 Kirola: Esku pilota partiduak. Kurtzeko frontoia
– Umeen eta gazteen lagunarteko partidak (neskak eta mutilak)
18:30 Dantza urbanoa: ‘Topa’, Brodas Bross, Kukai Dantza Taldea. Iturrondo plaza (euria bada, Gandasegin)
19:30 Kirola: Esku pilota partiduak. Kurtzeko frontoia
– Nagusien lagunartekoa: Lizundia-Gorostiaga (Galdakao) vs Tellitu-Sainz (Portugalete-Galdakao)
20:00 Musika: Willis Drummond. Ardanza parkea (euria bada, Urreta ikastetxean)

Irailak 12, igandea
09:00 Mendi irteera Gangurenera (14 kilometro, erraza). Ganguren Mendi Taldearen lokaletik. Aurretiaz izena eman behar da: Ganguren MTko lokalean (asteartetik ostiralera, 20:00-21:00), 944 562 326 telefono zenbakira deituta edo gangurenmt@gmail.com helbide elektronikora idatzita.
13:00 Musika: ‘Kalez kalea’, Gaiteroak eta txistulariak. Kalez kale
18:30 Pailazoak: ‘Elkarrekin jolasean’, Sudurkeriak. Iturrondo plaza (euria bada, Urreta ikastetxean)
20:00 Bertso saioa: Maialen Lujanbio, Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal eta Julio Soto. Arkaitz Estiballes. Ardanza parkea (euria bada, Urreta ikastetxean)

Irailak 13, astelehena
18:00 Bisita gidatua: ‘Memoria historikoa. Herri barneko ibilbidea’ (euskaraz). Kurtzeko plaza. Izena emateko epea irailaren 10era arte: 944 010 598 (09:00-14:00)

Irailak 14, asteartea
12:30 Dantza: ‘Sokadantza’, Andra Mari Dantza Taldea. Kurtzeko plaza (euria bada, Gandasegin)
13:00 Musika: Txistu kontzertua, Galdakaoko Txistu Banda Ad Libitum. Ardanza parkea (euria bada, Torrezabalen)
18:30 Kirola: Esku pilota partiduak. Kurtzeko frontoia
– Ohorezko Mailan, Bizkaiko txapelketako finalaren errebantxa: Carregal-Barturen (Galdakao) vs Agirreamalloa-Ibarloza (Markina)
20:00 Dantza erakustaldia: Andra Mari Dantza Taldea. Ardanza parkea (euria bada, Torrezabalen)
20:00 Gazte sortzaileak: Game os Txaranga, ZarataK, Ione eta Desoreka. Iturrondo parkea (euria bada, Urreta ikastetxean)

Irailak 15, asteazkena
18:30 Antzerkia: ‘Piraten istorio bat’, Erre Produkzioak. Urreta ikastetxea
20:00 Musika, Etxeko plaza: Akabu, Jona Exposito, Todos Los Fuegos, M. Sanchez. Ardanza parkea (euria bada, Torrezabalen)

Irailak 16, osteguna
18:30 Mariatxiak: Puro Relajo. Iturrondo plaza (euria bada, Urreta ikastetxean)
20:00 Jazz: Girls In Band. Ardanza parkea (euria bada, Urreta ikastetxean)

Irailak 17, ostirala
18:30 Zirkoa: ‘Espera’, Circ Eia. Iturrondo plaza (euria bada, Urreta ikastetxean)
18:30 Kirola: Esku pilota partiduak. Kurtzeko frontoia
– Alebinak: Gallastegi-Mendizabal (Sopela) vs Franco-Albizu (Markina)
– Jubenilak: Artaraz-Busket (Zeanuri-Lezama) vs Elorz-Bernaola (Zaratamo-Munitibar)
– Nagusiak: Aurrekoetxea (Lemoa) vs Hormaetxe (Lezama)
20:00 Musika: Iheskide. Ardanza parkea (euria bada, Torrezabalen)
20:00 Musika: ‘Sesion Vermut’, Golden Apple Quartet. Aperribaiko frontoia

Irailak 18, larunbata
13:00 Musika: ‘Kalez kalea’, Gaiteroak eta txistulariak. Kalez kale
17:30 Kirola: Esku pilota partiduak. Kurtzeko frontoia
– Umeen eta gazteen lagunarteko partidak (neskak eta mutilak)
18:30 Antzerkia: ‘Legea gu gara’, Barsanti. Iturrondo plaza (euria bada, Urreta ikastetxean)
19:30 Kirola: Esku pilota partiduak. Kurtzeko frontoia
– Nagusien lagunartekoa: Estrada-Ibarrondo (Usansolo-Galdakao) vs Etxeita-Erkiaga (Zeanuri)
20:00 Cabaret: ‘Bataklan kabaret’, Laborartea. Illari Delgado, Asier Bilbao, Yogurinha Borova eta Las Fellini. Ardanza parkea (euria bada, Urreta ikastetxean)

Irailak 19, igandea
10:00 Bisita gidatua: Bisita Burdin Hesian zehar (euskaraz). Kurtzeko plaza. Izena emateko epea irailaren 16ra arte: 944 010 598 (09:00-14:00)
13:00 Musika: ‘Kalez kalea’, Gaiteroak eta txistulariak. Kalez kale
18:30 Antzerkia: ‘Chef Nature’, Markeliñe. Iturrondo plaza (euria bada, Urreta ikastetxean)
20:00 Musika eta dantza: ‘Arineketan’. Ardanza parkea (euria bada, Urreta ikastetxean)

Irailak 20, astelehena
18:00 Bisita gidatua: ‘Memoria historica. Recorrido urbano’ (gazteleraz). Kurtzeko plaza. Izena emateko epea irailaren 10era arte: 944 010 598 (09:00-14:00)

Irailak 21, asteartea
20:00 Musika, Etxeko plaza: Calathea, Hellydays, Eneko (kitarra flamenkoa). Ardanza parkea (euria bada, Torrezabalen)

Irailak 22, asteazkena
18:30 Zinea kalean euskaraz: ‘Tess eta ni’. Urreta ikastetxea
20:00 Musika, Etxeko plaza: Now Ninah, Bohemian Soul, Inbigu Gipsy Jazz. Ardanza parkea (euria bada, Torrezabalen)
20:30 Dokumentala: ‘Memoria hezten’. Urreta ikastetxea

Irailak 23, osteguna
18:00 Umeentzako berbena: ‘Diberti dantza’, Deabru Beltzak. Iturrondo plaza (euria bada, Urreta ikastetxean)
18:30 TikTok lehiaketaren sari banaketa
20:00 Musika: La Excavadora. Ardanza parkea (euria bada, Torrezabalen)

Irailak 24, ostirala
18:30 Clown: ‘Qué buen día’, Maite Guevara. Iturrondo plaza (euria bada, Urreta ikastetxean)
18:30 Musika: ‘Epa txiki’, Demode Quartet. Aperribaiko frontoia
18:30 Kirola: Esku pilota partiduak. Kurtzeko frontoia
– Finalak: alebinak, jubenilak, nagusiak
20:00 Performance: ‘Perifèria’, Clara Peya. Ardanza parkea (euria bada, Torrezabalen)

Irailak 25, larunbata
17:30 Kirola: Esku pilota partiduak. Kurtzeko frontoia
– Umeen eta gazteen lagunarteko partidak (neskak eta mutilak)
18:30 Zirkoa: ‘Tartana’, Trocos Lucos. Iturrondo plaza (euria bada, Urreta ikastetxean)
19:30 Kirola: Esku pilota partiduak. Kurtzeko frontoia
– Nagusien lagunartekoa: Carregal (Galdakao) vs Morgaetxebarria (Zornotza)
20:00 Musika: Petti. Ardanza parkea (euria bada, Urreta ikastetxean)

Irailak 26, igandea
10:00 Bisita gidatua: Burdin Hesia (gazteleraz). Kurtzeko plaza. Izena emateko epea irailaren 16ra arte: 944 010 598 (09:00-14:00)

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak