→Galdakao

Zinema kalean ekimena antolatu dute uztailean Galdakaon

Gaurtik, ostiralero Zinema Kalean izango da Galdakaon

Kulturaren aldeko apustu garbian sakontzen jarraituko du Galdakaoko Udalak. Hain zuzen ere, gaur emango diote hasiera udako kultur programazioari. Besteak beste, zinema kalean, Folklore Bizian jaialdia, kontzertuak eta kalejirak izango dira hilabetean zehar herrian.

Era berean, irailera begira ere kulturak herriko kaleak hartuko ditu, hiru astez. Iazko esperientzia arrakastatsuari helduta, Kultur Plaza antolatuko dute berriro, irailaren 9tik 25era bitartean. Oraindik, ordea, ez dute ezer aurreratu: “Irailean emango dugu egitarau osoaren berri”, adierazi dute gaur prentsaurrekoan Olaia Parra Kultura zinegotziak eta Katrin Schlegel kultur teknikariak. Gainera, jakinarazi dute irailaren 26an Torrezabaleko programazioari ekingo diotela.

Kultur programazioa | Galdakao – Usansolo

Uztaila 2021

Uztailak 16, ostirala
18:00 Zinema kalean, Urreta eskolako patioan: ‘Dragoiaren gidaria’ (haurrentzat)
20:00 Zinema kalean, Urreta eskolako patioan: ‘El enjambre’

Uztailak 20-22
Folklore Bizian jaialdia Galdakaon eta Usansolon:

Polonia, Senegal, Irlanda, Peru eta Euskal Herria, Galdakaoko eta Usansoloko Folklore Bizian jaialdian

Uztailak 23, ostirala
18:00 Zinema kalean, Urreta eskolako patioan: ‘Elfkinak’ (haurrentzat)
19:00 Kontzertua Kurtzeko plazan: ‘Remember me’, Galdakaoko Da Capo Musika Banda
20:00 Zinema kalean, Urreta eskolako patioan: ‘Tres anuncios en las afueras’

Uztailak 25, igandea
13:00 Kalejira Tximiolarregoikoan: Galdakaoko Ad Libitum Txistu Banda

Uztailak 30, ostirala
18:00 Zinema kalean, Urreta eskolako patioan: ‘Sablehortz kapitaina eta diamante magikoa’ (haurrentzat)
20:00 Zinema kalean, Urreta eskolako patioan: ‘Akelarre’

Uztailak 31, larunbata
13:00 Kalejira Tximiolarrebekoan: Galdakaoko Ad Libitum Txistu Banda

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak