→Galdakao

Kurtzeko plazako aparkalekua txandakakoa bihurtuko du Galdakaoko Udalak

Kurtzeko plazako aparkalekua txandakakoa bihurtuko du laster Galdakaoko Udalak. Hain zuzen ere, astelehenean hasiko dituzte egokitzapen lanak.

Azaroaren 2an hasiko dituzte egokitzapen lanak // Google

Kurtzeko plazako aparkalekua txandakakoa bihurtuko du laster Galdakaoko Udalak. Hain zuzen ere, astelehenean hasiko dituzte egokitzapen lanak: aparkalekua margotzea, seinaleztatzea eta makina jartzea, alegia. “Zonaldeka egingo dira lan horiek, eta beraz, zatika itxiko da aparkalekua ondorengo egunetan”, diote udal ordezkariek. Gauzak horrela, lanek iraun bitartean, aparkaleku kopurua nabarmen murriztuko da.

Txandakako hirugarren aparkalekua izango da Kurtzeakoa, Torrezabalekoarekin eta anbulatorio ondokoarekin batera. “Joan-etorri asko izaten diren guneetan da egokia antolaketa eredu hori, eta horregatik erabaki da Kurtzeko plazan ere ezartzea: Esan, udaletxea eta eskola bertan izanik, mugimendu handiko gunea baita”, diote udal ordezkariek. Doakoa izango da.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak