→Galdakao

Lan, bizitza eta pentsio duinen aldeko manifestazioa deitu dute Galdakaon, otsailaren 13an

Hego Euskal Herriko pentsiodunen mugimenduek deituta, manifestazioak izango dira otsailaren 13an lau hiriburuetan. Itxiera perimetrala dela eta, Galdakaon ere mobilizazioa deitu dute.

Iazko ekainean Lan, pentsio eta bizitza duinen aldeko manifestazioa Galdakaon // Ander Arrieta

Hego Euskal Herriko pentsiodunen mugimenduek deituta, manifestazioak izango dira otsailaren 13an, larunbatez, lau hiriburuetan, eta itxiera perimetrala dela eta, herrietan ere mobilizazioak deitu dituzte. Galdakaoren kasuan, pentsiodunen plataformak manifestazioa deitu du otsailaren 13an 12:30ean udaletxeko plazan hasita. Aldarrikapen nagusia da lan, bizitza eta pentsio duinak bermatzea. Hala nola, gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izatea eta jasangarritasun faktorea ezabatzea aldarrikatuko dituzte.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak