→Galdakao

Ludoteka zerbitzua uztailean eta abuztuan irekitzea eskatu dio Galdakaoko EAJk gobernu taldeari

Ludoteka zerbitzua udan irekitzea eskatu dio Galdakaoko EAJk udal gobernu taldeari, “udalekuak bertan behera geratzearen hutsunea arintzeko asmoz”.

Gainera, Elexaldeko kiroldegia ludoteka bezala egokitzea eskatu dute Galdakaoko EAJtik // Argazkia: Galdakaoko Udala

Ludoteka zerbitzua uztailean eta abuztuan irekitzea eskatu dio Galdakaoko EAJk udal gobernu taldeari, “udalekuak bertan behera geratzearen hutsunea arintzeko helburuz”, diote Galdakaoko EAJtik. Hain zuzen ere, herriko bost ludotekak udan zabaltzea, “eta, ahal izatekotan, Elexaldeko kiroldegia seigarren espaziotzat egokitu eta martxan jartzea proposatzen dugu“, diote alderdi jeltzaletik. Era berean, edukiera arazoari aurre egiteko, umeen txandakatze plana adostea proposatzen dute Galdakaoko EAJtik.

Aperribain, Bengoetxen, Urretan, Berezikoetxen eta Usansolon eskaintzen dute ludoteka zerbitzua. Gainera, Elexaldeko kiroldegia ludoteka bezala egokitzea eskatu dute Galdakaoko EAJtik, “adibidez, kontratu txiki bidez”. Gaur egun, alarma-egoera dela eta, itxita daude ludotekak, eta ohiko egoera batean udan itxi egiten dituzte. Aurten, egoera berezi bezala, udan irekitzea eskatu du alderdi jeltzaleak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak