→Galdakao

Udal basoak ahalik eta egokien kudeatu daitezen nahi du Galdakaoko Udalak

Udal lurren eta basoen gaineko diagnosia eskatu dio Galdakaoko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiari. Helburua da lur horiek ahalik eta egokien kudeatzea.

Aranzelaiko presa // Argazkia: Galdakaoko Udala

Lur eremu zabala eta askotarikoa du Galdakaok eta, tartean, asko dira dituen mendialde eta basoak. Lur horien kudeaketa ahalik eta egokiena eta iraunkorrena izan dadin, egoerari buruzko informazio zehatza eta osatua eskatu dio Galdakaoko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiari.

Alde batetik, Aldundiak alor ekologikoa (bioaniztasuna, CO2 metaketa, hondakiak eta antzeko elementuak) kontuan hartu duen zehaztea eskatu dio Udalak. Bestetik, udal lurrak aisialdirako erabiltzen diren azaltzeko ere eskatu dio Udalak Aldundiari. Hau da, ibilbideak dituzten, kirola egiteko prestatuta dauden edo aisialdiari lotutako azpiegiturak dituzten. Eta azkenik, ekoizpenerako erabiltzen diren ere zehazteko esan dio: egur aprobetxamendurako edo beste aprobetxamendu batzuetarako erabiltzen diren lur horiek, alegia.

Egoeraren diagnosi zehatza eskuartean izanda, baso lurrak ahalik eta egokien kudeatzeko neurriak hartzea da ekimenaren helburua. Galdakaoko udal lurren kudeaketa Bizkaiko Foru Aldundiaren esku dago, eta azken diagnosia 2018koa da. Hori dela eta, 2018tik lur horien inguruko diagnosirik egin duen galdetu dio Udalak Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Sailari.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak