→Galdakao

Maider Legarreta galdakoztarrak Berdintasun saria irabazi du Hiriko Soinuak musika lehiaketan

Sari horri esker, Gaua Producciones-eko estudioetan single bat grabatu, ekoitzi eta masterizatuko du galdakoztarrak.

Sariari esker single bat grabatuko du Legarretak // Argazkia: Hiriko Soinuak

Maider Legarreta galdakoztarrak Berdintasun saria irabazi du Hiriko Soinuak musika lehiaketan. Sari horri esker, Gaua Producciones-eko estudioetan single bat grabatu, ekoitzi eta masterizatuko du.

Hiriko Soinuak Barakaldoko Udalak sortu du eta Euskadin musika proiektu berriak bilatu eta sustatzen dituen egitasmoa da, Barakaldoko taldeei arreta berezia eskaintzen diena. Aurten bigarren edizioa izan da eta We Are Apes, Hello! (sari nagusia), Indrid (Barakaldoko artistarik onena), Maider Legarreta (Berdintasun saria) eta Lamiak (euskarazko artistarik onena) saritu dituzte.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak