→Galdakao

Marta Pereak ere Athleticen jarraituko du 2021eko ekainera arte

Galdakaoko bi jokalarik jarraituko dute zuri-gorri izaten datorren denboraldian. Aurrekoan Jone Ibañezen jarraipenaren berri eman ostean, orain beste galdakoztar batek sinatu du 2021ko ekainera arte: Marta Perea Jauregi.

Zazpigarren denboraldia izango da hurrengoa Athleticen Martarentzat // Argazkia: Athletic Club

Galdakaoko bi jokalarik jarraituko dute zuri-gorri izaten datorren denboraldian. Aurrekoan Jone Ibañezen jarraipenaren berri eman ostean, orain beste galdakoztar batek sinatu du 2021ko ekainera arte: Marta Perea Jauregi (Galdakao, 1995), alegia. Hurrengoa bere zazpigarren denboraldia izango da talde bizkaitarrean eta gogotsu agertu da: “Aurtengo denboraldia gogorra izan da, belaunean min hartuta egon nintzenarekin batera, Lezaman daramadan txarrena izan dela esango nuke. Min hartu nuen zelaian gustora nengoenean eta minutuak jokatzen nituenean. Hasiera batean, bazirudien hilabeteko edo gutxiagoko kontua izango zela, baina azkenean, luzatu egin zen. Futbolaren kontuak dira, eta datorren urtean pentsatzen ari naiz dagoeneko. Espero dut orkatilak ez diezadala mindu eta erabat sendatzea. Nire unerik onenera itzuli nahi dut, minutuak izan eta taldea lagundu. Gogotsu nago”, dio Martak.

Bukatu berri den denboraldian sei partida baino ez ditu jokatu erdilari galdakoztarrak. Azaroan, Rayo Vallecanoren aurkako norgehiagokan, eskuin orkatila bihurritu zuen eta urtarrilean Madril CFFren aurka lesio bera izan zuen. Guztira 60 partida jokatu ditu elastiko zuri-gorriarekin lehen mailan eta gol bat sartu du. Gola aurtengo denboraldian sartu du, bigarren jardunaldian, “baselina bikain batekin asmatuz”. Athleticetik diotenez, “Marta jokalari trebea da eta zelaiko posizio desberdinetan jokatu dezake”.

Duela bederatzi urte iritsi zen Marta Lezamara, Mungiako taldetik eratorria, eta hiru urte geroago, 2014-2015 denboraldian, lehen taldean debuta egin zuen. Urtebete ondoren, 2015-2016 denboraldian, ligako titulua lortu zuen. 2016-2017 denboraldian lehen eta bigarren taldeen artean txandakatu zuen bere partaidetza, eta hurrengo denboraldian, 2017-2018an, lehen taldeko eskubide osoko jokalari bihurtu zen. 

Ainhoa Alvarez Athleticeko jokalariak futbola utziko du denboraldi amaieran

Jone Ibañez galdakoztarrak Athleticen jarraituko du datorren denboraldian

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak