Grebaren laugarren eguna dute gaur Maxameko langileek eta egunero bezala mobilizazioekin jarraitu dute. Gaur, Emakume Dinamitarien plazan elkarretaratzea egin dute grebalariek eta hainbat herritarren babesa izan dute. Euripean izan bada ere, ehun bat lagun izan dira kontzentrazioan.
Gazte Mugimenduko kideek, pentsiodunek eta langile ohi batek langileen aldeko adierazpenak irakurri dituzte. Elkarretaratzean hainbat ordezkari politiko, sozial eta sindikal ere izan dira, baita Tubacexeko ordezkari sindikalak ere.
