Gaur goizean martxa egin dute Galdakaoko Maxam enpresako egoitzatik herriko udaletxera arte. Poliziak eskoltatuta, grebalariek Juan Bautista Uriarte kalea zeharkatu dute auzotar askoren begiradapean, txistuka eta garrasika. Udaletxeko plazara heldu bezain pronto, adierazpenak egin dituzte enpresa batzordekoek eta Iñigo Hernandogaz berba egiteko aukera izan dute ere. Bukatu bezain pronto, enpresako egoitzara itzuli dira langileak, ibilbidea egin duten leku beretik.
