→Galdakao

Maxameko zuzendaritzak eta Eusko Jaurlaritzak bitartekaritza-bilera izango dute otsailaren 28an

Maxameko grebalariak Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean, Bilbon // Geuria

Maxameko zuzendaritzak eta Eusko Jaurlaritzak bitartekaritza-bilera izango dute otsailaren 28an, astelehenez. Bilera hori bihar izango zen, baina astelehenera atzeratu dutela adierazi dute Maxameko sindikatuek: “Jakinarazi digutenez, Maxameko zuzendaritzaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko bitartekaritza-bilera astelehenera arte atzeratu da”. Bitartekaritza-bilera hori Bilbon egingo dute 10:00etan.

Gaur bederatzigarren eguna dute Maxameko langileek greban. Otsailaren 16an hasi zuten greba mugagabea eta egunero mobilizazioak egin dituzte bai Zuhatzuko lantokiaren aurrean, manifestazioak eginez Galdakaon eta Bilbon, eta gaur kotxe karabana eginez Galdakaotik eta Basauritik zehar.

Bihar, ostirala, beste manifestazio bat egingo dute lantokitik Emakume Dinamitarien plazara (10:00-12:00) eta astelehenean, otsailak 28, pentsionistekin batera elkarretaratzea egingo dute Galdakaoko udaletxearen aurrean.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak