→Galdakao

Galdakaoko bonbardaketaren 85. urteurrenean erakusketak, hitzaldiak eta ekitaldiak antolatu dituzte

Memoria Astea aurkeztu dute gaur Galdakaon // Geuria

Memoria Astea antolatuko dute Galdakaon maiatzaren 16tik 22ra bitartean. Aurten berezia izango da 85 urte beteko baitira abiazio faxistek Galdakao bonbardatu zutenetik. “Aurten Galdakaoko bonbardaketen 85. urteurrena beteko da. Data oso esanguratsua da eta horregatik zerbait berezia prestatu dugu”, adierazi du gaur Iñigo Hernando alkateak prentsaurrekoan: “Astea mimo handiz antolatu dugu Galdakao Gogora eta Aranzadi Zientzia Elkartearekin batera”. Erakusketak, hitzaldiak, bisita gidatuak eta dokumental berri baten aurkezpena izango dira astean zehar, eta maiatzaren 19an bertan ekitaldi nagusia izango da Plazakoetxen, urtero bezala.

“Duela 85 urte gertatu zenaz memoria ariketa sakon bat egin behar dugu. Egia, justizia eta erreparazioa beharrezkoak dira, baina aurretik memoria egin behar dugu, jakin zer gertatu zen, ez ahaztu eta oroitu. Herrian hainbat pertsona hil zituzten bonbek”, dio Hernandok.

Memoria Astea | Galdakaoko bonbardaketaren 85. urteurrena

2022ko maiatzaren 16tik 22ra

Maiatzak 16-22
Erakusketa Torrezabal Kultur Etxeko erakusketa aretoan: ‘Gerra Zibila Galdakaon’
Aurkezpena maiatzaren 16an izango da 19:00etan.

Maiatzak 17, asteartea
19:00 Hitzaldia Torrezabalen: ‘Emakumeen aurkako errepresio frankista gerra garaian eta gerra ostean’, Ione Zuloaga historialaria

Maiatzak 19, osteguna
12:00 Omenaldirako ekitaldi nagusia Plazakoetxen: ‘Galdakaoko bonbardaketaren 85. urteurrena’
19:00 Dokumental aurkezpena Torrezabalen: ‘1937: Udaberri bako urtea’. Xabi Ealo kazetari galdakoztarrak egindako dokumentala. 1933tik gerra osteko momentuak oroitzen ditu dokumentalak. Horretarako zenbait testigantza jaso ditu Ealok: Ander Aperribai, Eunate Barroeta, Agurtzane Yurrebaso eta Miguel Agirre.

Maiatzak 20, ostirala
18:00 Bisita gidatua Herri Barneko Memoriaren Ibilbidetik. Hasiera Kurtzeko plazatik. Aurretik jarri zituzten bost panelak bisitatzeaz gain, beste bost panel berri jarri ditu Udalak, eta horiek guztiak bisitatzeko aukera egongo da.

Maiatzak 21, larunbata
09:00 Bisita gidatua Burdin Hesitik. Hasiera Kurtzeko plazatik

Galdakaoko bonbardaketak 85 urte beteko ditu maiatzaren 19an

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak