→Galdakao

Galdakaoko irakaskuntzaren historia errepasatzen duen ‘Memoria hezten’ dokumentala sareratu du Udalak

Argazkia: Galdakaoko Udala

Ondarea eta hezkuntza ardatz zituzten 2020ko Ondareari buruzko Europako Jardunaldien testuinguruan, ‘Memoria hezten’ dokumentala ekoitzi du Galdakaoko Udalak. Herriko auzo ezberdinetako ikastetxeetako ikasle, irakasle eta administrazioko langileen testigantzak bildu dituzte dokumentalean; besteak beste: Maitane FonceaAlfonso Díaz Orozko (Gandasegiko ikaslea); Agurtzane Yurrebaso, Vidal Salcedo (Bekeako eskolako ikasleak); Maribel (Usansoloko eskoletako ikaslea); Begoña Uriarte, Beatriz Manzanares (Biharko gizonak-eko ikasleak); Susana Garcia (Aperribaiko eskolak); Juanlu Ibarretxe (Erletxeko auzo-eskolak); Itziar Barrenetxea (Eguzkibegi Ikastolako irakaslea); Mayte Zufiria (Urretako eskolako irakaslea); Carmen Laguna (Andra Mari Lanbide Heziketa); Manuela García Ramos (Aperribai eskolako irakaslea); Maria Isabel Ibarretxe (Zuatzuko Santa Barbara ikastetxea); Jesús Ángel Esteras (Bengoetxeko auzune eskolako ikaslea); Marisa (Usansoloko irakaslea); Xabier Valencia (Firestone-herriko eskolako ikaslea); Nemesio Sánchez Marin (Eskola-elkartze mistoko irakaslea); Pilar Goikoetxea (Aperribaiko ikastetxeko irakaslea); eta Dinamitako Maristas eskolako ikasleak.

‘Galdakao. Memoria hezten’ dokumentala aurten bukatu dute, eta duela urtebete Torrezabal Kultur Etxean Europako jardunaldien esparruan egindako izen bereko erakusketaren osagarri da. Hainbat material dokumental eta grafikoren bitartez, Galdakaoko irakaskuntzak, Lehen Letren ikaskuntzatik hasita, Lehen eta Bigarren Hezkuntza formaleraino izan duen ibilbidea ezagutarazten da bertan, Dinamita ikastun eskoletatik hasi, eta azken berrikuntzen lekuko diren udal ikastetxeetarainoko edo Ostalaritza Eskola bezalako Lanbide Heziketa zentro arrakastatsuraino.

Dokumentala irailean aurkeztu zuten jendaurrean, Kultur Plaza egitarauaren barruan, eta orain Youtube kanalean sareratu du Galdakaoko Udalak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak