→Galdakao

Bideoa | Memoria historikoaren ibilbidea aurkeztu dute gaur Galdakaon

Memoria ibilbideak aurkeztu dituzte gaur Galdakaon. 1936ko Gerran herrian izan ziren gune esanguratsuak ezagutzeko ibilbidea sortu du Udalak. Guztira bost gune nabarmendu dituzte: Bigarren Dibisioaren Aginte Postua Galdakaon; Gandasegiko kuartela; Inuntziaga txaleteko kartzela; Tximiolarreko babeslekua; eta Plazakoetxeko tragedia. Bost gunetako azalpen plakek osatzen dute memoria historikoaren hiri-ibilbidea.

“Hau lehenengo fasea baino ez da. Bigarren fase batean gune gehiago emango ditugu ezagutzera. Beste leku esanguratsu batzuk gehitu nahi ditugu. Hala nola, zubiak. Gerra garaian eta bonbardaketetan izan zuten garrantzia eman nahi diegu”, dio Iñigo Hernando alkateak. Era berean alkateak aurreratu du Udala lanean dagoela jada Galdakaotik kanpo dauden gorpuen berreskuraketan.

Hernandorekin batera gaurko aurkezpenean izan dira Ander Aperribai historialari galdakoztarra, Ruth Cancelo Eusko Jaurlaritzaren Gogora Institutuko memoria teknikaria, Galdakao Gogora elkarteko ordezkariak eta 1936ko Gerrako biktimen senide diren Begoña Larrea eta Agurtzane Yurrebaso. Aperribai historialariarekin batera ibilbidea egiteko aukera izan dugu; bideoan Aperribaik eman dituen azalpenak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak