→Galdakao

‘Memoriaren berbaldiak’ egitaraua antolatu du azaroan Galdakao Gogora elkarteak

Maiatzean antolatzen ohi du Galdakao Gogora elkarteak Memoria Astea, baina aurten ezin izan dute antolatu Covid-19aren pandemia dela eta. Horren ordez, alternatiba bat bilatu dute eta azaroan ‘Memoriaren berbaldiak’ izeneko egitaraua antolatu dute Torrezabalen. “Egitarau laburra baina interesgarria dela uste dugu”, diote Galdakao Gogorako kideek.

Memoriaren berbaldiak

2020 Azaroa

Azaroak 10, asteartea
19:00 Berbaldia: ‘Bilbao en Mauthausen. Euskaldunak nazien kontzentrazio zelaietan (1940-1945)’, Etxahun Galparsoro. Torrezabal

Azaroak 17, asteartea
19:00 Proiekzioa: ‘Kandido Saseta, itzulerarik gabeko bidaia’. Ondoren, Jokin Leniz egilearen berbaldi laburra. Torrezabal

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak