→Galdakao

Galdakaoko Merkadillo zeharkaleko etxebizitza batean izandako sutean hiru lagun artatu dituzte

El Paso tabernaren goikaldean dagoen etxebizitzako sukaldeak hartu du sua eta pertsona bat ospitalera eraman behar izan dute, “ke urgari arnastu duelako”.

Argazkia: Bizkaiko Suhiltzaileak

Galdakaoko Merkadillo zeharkaleko etxebizitza batek su hartu du gaur 15:30ak aldera. Suhiltzaileek adierazi dutenaren arabera El Paso tabernaren goikaldean dagoen etxebizitzako sukaldeak hartu du sua eta horren ondorioz bertan bizi den pertsona bat ospitalera eraman behar izan dute “ke urgari arnastu duelako”, diote Udaltzainek. Gainera, bizilaguna etxetik ateratzen lagundu duten bi udaltzain ere bertan artatu behar izan dituzte. Suhiltzaileek sua itzali dute dagoeneko.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak