→Galdakao

Metroak Galdakaon bost geltoki izango dituela berretsi du Eusko Jaurlaritzak

Metroa Galdakaora eta Usansolora eramateko proiektuak bost geltoki jasotzen ditu: Sarratu, Aperribai, Bengoetxe, Galdakao eta Usansolo.

// Galdakaoko Udala

Metroaren 5. Linearen inguruan dauden aurrerapenak ezagutzeko bilera izan du Iñigo Hernando Galdakaoko alkateak Luis Pedro Marco de la Peña Eusko Jaurlaritzako Azpiegitura eta Garraio sailburuordearekin eta Loly de Juan Garraio Azpiegituren zuzendariarekin. Proiektua idatzia dagoela jakinarazi dute Jaurlaritzako ordezkariek, eta txostenak bost geltokiko proiektua berresten duela, hau da, Sarratu, Aperribai, Bengoetxe, Galdakao eta Usansoloko geltokiak jasotzen ditu azken proiektuak.

Azken gune horretan, Usansolo erdigunetik ospitalera bitarteko zatian, egokitzapenak egin behar direla azaldu dute Garraio arloko arduradunek, eta hori dela azterketa informatiboa aurkezteko epea atzeratu izanaren arrazoia.

Egoeraren berri izateko batzarra eskatua zuen Iñigo Hernando alkateak, eta eskaerari erantzunez, Eusko Jaurlaritzako Azpiegitura eta Garraio sailburuordearekin eta Garraio Azpiegituren zuzendariarekin batu dira Galdakaoko alkatea bera eta Galdakaoko Udaleko Hirigintza arkitektoa, Bilbon. Metroa eraikiko duten lanak lizitatzeko finantziazioaren zain dago une honetan, eta epe laburrean erabakiak hartuko direla diote Eusko Jaurlaritzako ordezkariek.

Unai Rementeria: “Zaila da, baina Aldundiak lanean jarraitzen du Metroa Galdakaora eta Usansoloko ospitalera eramateko”

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak