→Galdakao

Iñigo Hernando: “Metroa errealitate izango da behingoz Galdakaon; urteetan izan den zor historikoa”

Galdakaora doan 5. Linearako proiektua aurkeztu dute gaur goizean Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak. Aurreikuspenen arabera, urrian hasiko dituzte lanak: Euskotrenen bitartez, 2027an iritsiko da metroa Galdakaora eta 2029an helduko da Usansoloko Ospitalera. Albistea publiko egin eta gutxira Iñigo Hernando Galdakaoko adierazpenak jaso ditugu GEURIAn.

“Oso pozik hartu dugu albistea eta eskerrak eman dizkiegu urtetan proiektua sustatzen aritu diren herritar eta elkarteei, Jaurlaritzari eta Aldundiari, egitasmoa Galdakaorentzat eta galdakoztarrentzat positiboa izango delako”, diote udal ordezkariek, eta gaineratu dute: “Gobernu taldeak elkarlanerako eta lankidetzarako prest jarraitzen du, besoak zabalik, herritarren bizi kalitatea hobetuko duten zerbitzuak bultzatu eta errazteko”.

Lau fasetan burutuko dituzte lanak: Sarratu-Aperribai, Aperribai-Bengoetxe-Galdakao, Galdakao-Usansolo Ospitalea, eta Usansolo Busturialdearekin eta Durangaldearekin lotzeko linea.

Urrian hasiko dituzte Metroa Galdakaora 2027an heltzeko lanak: Sarratu-Aperribai-Galdakao

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak