→Galdakao

Miren Agirregoikoa jokalari ohia omenduko du Ibaizabal Saskibaloi Taldeak azaroaren 30ean

Ibaizabal Saskibaloi Klubak Miren Agirregoikoa jokalari ohia eta urte luzez taldeko kapitaina izandakoa omenduko du azaroaren 30ean Urretan.

Urte luzez kapitaina izan da Miren Agirregoikoa GDKO Ibaizabalen // Argazkia: Geuria

Ibaizabal Saskibaloi Klubak Miren Agirregoikoa jokalari ohia eta urte luzez taldeko kapitaina izandakoa omenduko du. Iazko denboraldia azkenekoa izan zen jokalari bezala Agirregoikoarentzako (Galdakao, 1987), Galdakaoko klubean ia bizitza osoa eman ondoren. Omenaldia azaroaren 30ean, larunbatez, izango da Urreta kiroldegian, 19:00etan, GDKO Ibaizabal eta Movistar Estudiantes arteko partidaren aurretik.

Estatuko zilarrezko kategorian (LF-2) hamar urte egin ditu Agirregoikoak, 2008/2009 denboralditik 2018/2019 denboraldira. Zilarrezko kategorian GDKO Ibaizabalen zortzi denboraldi eman ditu, Universitario de Ferrolen bakarra (2009/2010) eta Space Tanit Eivissa taldean bi denboraldi eman zituen (2010/2011, 2011/2012). 2013/2014 denboraldian, gainera, Lehen Mailan jokatu zuen Agirregoikoak Ibaizabalekin. Gaur egun, klubeko txikienak entrenatzen dihardu Agirregoikoak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak