→Galdakao

Argazkiak | Txirrindulari Elkartearen ginkana solidarioak 100 ume eta gazte bildu ditu Galdakaon

Mozoilo Egunaren harira hamaika ekintza antolatu dituzte Galdakaon ekainaren 3tik 5era bitartean. Besteak beste, Galdakaoko Txirrindulari Elkarteko Gelak ginkana solidarioa antolatu zuen larunbatean Ardanza parkean, GBGEren alde. Guztira 6 eta 14 urte bitarteako 100 ume eta gazte baino gehiagok hartu zuen parte ginkanan.

Bestetik, beste erronka bat burutu zuen Galdakaoko Txirrindulari Elkarteak ekainaren 4an: Bizkaiko lau puntu kardinalak lotzea, alegia (Ondarroa, Matxitxako lurmutura, Orduña eta Lanestosa). Irteera eta helmuga Galdakao izan zen. Egun bakar batean 351 kilometro egin zituzten bizikletan 25 txirrindularik, tartean, Igor Anton galdakoztarrak eta erronkaren eta ginkanaren bultzatzaileak. Goizaldeko 03:00etan irten ziren Santi Brouard plazatik eta 20:30ak aldera iritsi ziren Galdakaora.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak