Sareak

☉ Galdakao

Galdakaoko Mugarriz Mugarri martxek 245 lagunetik gora hartuko dituzte

Galdakaoko Mugarriz Mugarri martxa izango da maiatzaren 22an, igandez. Bi ibilbide izango ditu: 20 eta 50 kilometrokoak.

|

Maiatzaren 22an izango da Galdakaoko IX. Mugarriz Mugarri // Ganguren Mendi Taldea

Bueltan da Galdakaoko Mugarriz Mugarri martxa. Aurten bederatzigarren edizioa da eta maiatzaren 22an, igandez, izango da. Aurrekoetan bezala bi ibilbidek osatzen dute martxa: ibilbide laburra (19-20 kilometro) —izaera herrikoia— eta ibilbidea luzea (50 kilometro) —Euskal Herriko Mendi Federazioaren ibilbide luzeen egitegiaren barne—. Ibilbideak 8 eta 12 ordu artean betetzekoak dira. 

Bi ibilbideen irteera zein helmuga leku berdinean izango da. Irteera Galdakaoko Ganguren Mendi Taldearen egoitzatik (Gipuzkoa kalea, 11) izango da eta helmuga Kurtzeko plazan. Irteera ordutegiei dagokienez, ibilbide luzeari hasiera emango diote 07:00etan eta ibilbide laburra 08:30ean hasiko da. Ibilbideen nondik norakoak Ganguren Mendi Taldearen webgunean kontsulta daitezke.

Momentuz 246 lagunek eman dute izena Mugarriz Mugarri martxetan: 106 ibilbide laburra egiteko eta 140 ibilbide luzea egiteko. Oraindik zabalik dago izena emateko epea, maiatzaren 21eko 23:59ak arte. Interesdunek izena eman behar dute sportmaniacs.com webgunearen bitartez. Bestela, mugarrizmugarri@gmail.com helbide elektronikora izena emateko orria bidaltzeko aukera dute interesdunek. Gehienez, 350 lagunek eman dezakete izena.

“Ibilbideak oso ondo markatuta daude eta zaila da galtzea”, diote udal ordezakariek. Hala ere, ibilbidean zehar hainbat kontrol puntu ezarri dituzte, “ibilbidean zehar segurtasun maila hoberena bermatzeko”. Kontrol puntu horiek dira: Ganguren Mendi Taldearen egoitza soziala; San Segismundo; Isisi; Kortederra; Artola; Elorritxueta; Jugo; eta frontoia.

Ganguren Mendi Taldeak antolatzen du Mugarriz Mugarri Galdakao martxa. Bi urterik behin antolatzen dute. Azken edizioa, zortzigarrena, 2018an izan zen; hurrengoa 2020an izan behar zuen, baina Covid-19aren pandemiak bertan behera uztea behartu zuen.

☉ Galdakao

Metroko tunelak egiteko zulatze-lanak Aste Santua ostean hasiko dituzte Galdakaon

|

Suhiltzaileen eraikina zena eraitsiko dute eta tunelak egiteko makina bat bertan hasiko da lanean // Geuria

Metroaren 5. Linea eraikitzeko lanak hasi dituzte Basaurin, Galdakaon eta Usansolon. Momentuz langileak lurra aztertzen eta prestaketa lanak egiten ari dira. Usansoloren kasuan, Puentelatorre Bidea erabat itxita egongo da lau urtez ibilgailuentzat eta oinezkoentzat, “Puentelatorre zubitik Unkinara arteko tartean”.

Galdakaon, tunelak egiteko lanak Aste Santuan hasiko dituztela adierazi du Udalak: “Orduan hasiko dira lurra zulatzen, bideak ixten eta kamioien joan-etorria handitzen”.

Hain zuzen ere, suhiltzaileen eraikina zenaren ondoan, Lapurdiko aparkalekuan eta Agirre Lehendakaria plazaren inguruan, Bengoetxeko Ostalaritza Eskolaren atzealdean, eta Olabarrietan izango du eragina obrak.

Suhiltzaileen eraikina zegoen gunea izango da lanerako eremu handietako bat, “baina, kasu honetan, ez du eragin handirik izango herritarrengan”, diote udal ordezkariek. Hasteko suhiltzaileen eraikina zena eraitsiko dute, eta tunelak egiteko makina bat bertan hasiko da lanean, “Usansoloko makinak egindako zuloarekin bat egin arte”.

Galdakao erdigunean, Lapurdiko aparkalekuan eragina izango dute lanek, eta baita Agirre Lehendakaria plazaren inguruan Metroak izango dituen bi sarreren guneetan ere: plazan bertan haurreskola ondoan, eta Euskadi kaleko etxe berrien ondoan.

“Eragin handiena, halere, Bengoetxen izango da. Metroak Ostalaritza Eskolaren atzealdean geltokia izango du eta beraz, eraikitze lanak nabarituko dira. Baita hortik gertu, Sixta Barrenetxea ondoko aparkalekuan ere, lanek irauten duten artean bertan egongo baitira obren beharretarako kasetak. Lurra ateratzea eta kamioien joan-etorria etengabea izango da inguru horretan zulatze lanak hasten direnean. Errail bat moztu egingo da kamioiak N-634tik sartu eta irten daitezen, herrira sartu barik, eta horrek asko txikituko ditu kalteak”, diote udal ordezkariek.

Aperribaiko geltokia Olabarrietan egongo da. Lanak egiten diren bitartean N-634 errepidera zuzenean joateko bidea moztuta egongo da eta oinezkoek altueran jarritako pasabide bat izango dute autobus geltokira joateko.

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Aperribai / Korrika 23 / 2024

|

Aperribaitik agurtu dute 23. Korrika Galdakaon. Hauek furgonetatik atera dituzten argazkiak:

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Galdakao / Korrika 23 / 2024

|

Usansolotik galdakaora iritsi da 23. Korrika. Jendetza batu da lekukoari ongi etorria emateko eta hainbat argazki publikatu ditugu GEURIAn. Eta hauek furgonetatik atera dituzten argazkiak:

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Argazkiak / Galdakaon jendetza batu da 23. Korrikari ongi etorria emateko

|

Usansolok lekukoa eman dio Galdakaori 23. Korrika. Euskararen aldeko lasterketa iritsi artean bertan izan gara!

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Argazkiak / Korrika Txikiak Galdakaoko kaleak hartu ditu zirrara betean

Korrika Txikia egin dute gaur goizean Galdakaon Urreta, Aperribai, Gandasegi eta Eguzkibegiko ikasleek

|

23. Korrikak hasi du bere bidea Euskal Herrian. Bigarren egun honetan Iparralden jarraitzen du lekukoak eta Nafarroara igaroko da arratsaldean. Bitartean, Hego Uribe eskualdean, euskararen aldeko lasterketa erraldoiarekin bat egiteko ekimenak antolatu dituzte. Gaur goizean Korrika Txikia egin dute Galdakaoko Urreta, Aperribai, Gandasegi eta Eguzkibegiko ikasleek, eta hauek GEURIAn jaso ditugun irudiak:

 

Ver esta publicación en Instagram

 

Una publicación compartida de Geuria (@geuria.eus)

Osorik irakurri