→Galdakao

Feten Feten eta Jou Gonzalez kontzertuan izango dira Torrezabalen, Galdakaon

Musika Astea “ezohikoa” eta “nahi baino murritzagoa” izango da aurten. Kontzertu bakarra antolatu dute azaroaren 19an Torrezabalen.

Duela bi urte Musika Astean izan ziren Feten Feten eta Jou Gonzalez // Argazkia: Jou Gonzalez Amondarain, Youtube

Musika Asteari eutsi egingo diote Galdakaon. Aurtengoa, ordea, “ezohikoa” eta “nahi baino murritzagoa” izango da. Izan ere, talde bakarra izango da aurten XXIX. Musika Astean, eta hori da Fetén Fetén talde burgostarra. Gainera, aurtengo saioak Jou Gonzalez Musika Eskolako klarinete irakaslea izango du gonbidatu. “Egoerak hala behartuta, ohikoa baino xumeagoa izango da Musika Astea. Herriarentzat eta bereziki Musika Eskolako ikasleentzat horren berezia den urteroko hitzordua mantendu nahi izan dugu”, diote udal ordezkariek. Kontzertua azaroaren 19an, ostegunez, izango da Torrezabalen eta bi saio izango dira: bata 17:30ean eta bestea 19:30ean. 

Musika Eskolako ikasleek sarrera doan jasotzeko aukera izango dute Torrezabaleko leihatilan bertan euren izena emanda. Gainontzekoek 3 eurotan lortu ahal izango dute sarrera. Torrezebalek eskaintzen dituen ohiko deskontuak kontutan hartuko dira.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak