→Galdakao

Da Capo, Ad Libitum, Oreka Reed Quintet eta kontzertu gehiago, Galdakaoko XXX. Musika Astean

Azaroaren 21etik 25era bitartean antolatu dute Musika Astea Galdakaon. Aurtengoa 30. edizioa da eta sei emanaldi prestatu dituzte.

azaroaren 21etik 25era bitartean ospatuko da Musika Astea // Geuria

Santa Zezilia musika eta musikarien patroiaren egunaren baitan (azaroak 22), Musika Astea antolatu dute Galdakaon azaroaren 21etik 25era bitartean. Aurtengoa 30. edizioa da eta guztira sei emanaldi antolatu dituzte: Da Capo Musika Banda Hodei Magoarekin batera, Ad Libitum Txistu Bandaren kalejira, Oreka Reed Quintet (azaroan elkarrizketa egin diogu Aitor Aburtori), Jazz for children, biolin eta gitarra kontzertua eta Bitartean Folk Taldea. Kontzertuak Torrezabalen izango dira.

“Musika Eskolak eta Udalak ahalegin eta gogo handiz antolatu dugu Musika Astea”, dio Olaia Parra Kultura arloko zinegotziak. Iaz ez bezala, aurtengo edizioan astebete osoko egitaraua antolatu ahal izan dute. “Azaroa kulturaz beteriko hilabetea ari da izaten. Sormene martxan da igandera bitartean, bihar Kerobiaren kontzertua izango da Torrezabalen, bihar ere gospel kontzertu bat izango da Zabaleako Andra Mari parrokian, eta igandetik aurrera Musika Astea izango da”, dio Iñigo Hernando alkateak: “Argi geratzen da Udal honek kulturaren alde egiten duen apostu sendoa”.

Galdakao | Musika Astea | 2021

XXX. Musika Astea

Azaroak 21, igandea
13:00 Da Capo Musika Banda eta Hodei Magoa: ‘Magic Melody’. Torrezabal Kultur Etxea. Sarrera doan

Azaroak 22, astelehena
19:00 Galdakaoko Ad Libitum Txistu Bandaren kalejira
19:30 Oreka Reed Quintet. Torrezabal Kultur Etxea. Sarrera: 3 euro*

Azaroak 23, asteartea
19:30 Noa Lur: ‘Jazz for children’. Torrezabal Kultur Etxea. Sarrera: 3 euro*

Azaroak 24, asteazkena
19:30 Biolin eta gitarra bikotea. Torrezabal Kultur Etxea. Sarrera: 3 euro*

Azaroak 25, osteguna
19:30 Bitartean Folk Taldea (taldean Garazi Navas usansolotarra). Torrezabal Kultur Etxea. Sarrera: 3 euro*

*Da Capo Musika Bandaren eta Hodei Magoaren ikuskizuna eta Ad Libitum Txistu Bandaren kalejira doakoak izango dira. Gainontzeko kontzertuak ikusteko 3 euro ordainduko da sarrera; Torrezabaleko bazkideek, langabetuek, nagusiek, elkarteek eta Gazte Txartela dutenek 2,25 euro ordainduko dituzte. Online bidezko salmenta gomendatzen dute udal ordezkariek, “prozesua errazteko”.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak