→Galdakao

Xabi Solano, Skakeitan, Ibeddi, Adir Jan eta Danny Baldursson, Galdakaoko Musika Bizian jaialdian

Sizilia, Kurdistan, Feroe Irlak eta Euskal Herriko musika taldeak izango dira Galdakaoko Musika Bizian jaialdian, azaroaren 5ean eta 6an.

Sizilia, Kurdistan, Feroe Irlak eta Euskal Herria, Galdakaoko Musika Bizian jaialdian

Musika Bizian Estatu propiorik gabeko herrialdeen arteko musika jaialdia bueltan da Galdakaon. Azaroaren 5ean eta 6an antolatuko dute jaialdia Iturrondo plazan eta honako talde eta herrialde hauek ikusteko eta entzuteko aukera egongo da: Ibeddi (Sizilia), Adir Jan (Kurdistan), Danny Baldursson (Feroe Irlak), Xabi Solano eta Kimua Dantza Kolektiboa (Euskal Herria) eta Skakeitan (Euskal Herria). Era berean, luthier azoka izango da azaroaren 5ean eta 6an Galdakaon, baita kale animazioa Taberna Ibiltaria eta Beti Jai taldeen eskutik ere.

VII. Musika Bizian jaialdia

2021 | Azaroak 5-6

Azaroak 5, ostirala
19:00 Kale animazioa: Taberna Ibiltaria
20:00 Kontzertuak: Ibeddi (Sizilia) + Xabi Solano eta Kimua Dantza Kolektiboa (Euskal Herria)

Azaroak 6, larunbata
19:00 Kale animazioa: Beti Jai
20:00 Kontzertuak: Adir Jan (Kurdistan) + Danny Baldursson (Feroe Irlak) + Skakeitan (Euskal Herria)

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak