→Galdakao

Galdakaoko Musika Eskolak matrikulazio epea zabalduko du ekainean

Datorren ikasturterako matrikulazio epea zabalduko du Galdakaoko Maximo Moreno Udal Musika Eskolak, ekainaren 8tik 26ra. Aurten berriro ere aurrez aurreko eskolak eskainiko dituzte Usansolon. 

URRETAKO ZENTROAN 17 ESPEZIALITATE ESKAINTZEN DITUZTE // ARGAZKIA: GALDAKAOKO UDALA

Datorren ikasturterako matrikulazio epea zabalduko du Galdakaoko Maximo Moreno Udal Musika Eskolak. Ekainaren 8tik 26ra bitartean izena emateko epea irekita egongo da, eta interesdunek aurrez aurre edo telematikoki egin dezakete matrikula. Urretako zentroa zabalik egongo da astelehenetik ostegunera 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara, eta ostiraletan 09:00etatik 14:00etara.

Iaz proba pilotua martxan jarri ondoren, aurten berriro ere aurrez aurreko eskolak eskainiko dituzte Usansolon.

Galdakaoko Musika Eskolak lau maila eskaintzen ditu, musikarekin lehen harremana izatetik hobekuntza arte. Besteak beste, 14 urtetik gorakoentzako tailerrak, errefortzu eskolak kontserbatoriora sarbidea egiteko probak gainditzeko, abesbatza edo hezkuntza bereziko musika gela eskaintzen ditu. Adinari dagokionez, bost urtetik aurrerako ikasleak hartzen ditu.

17 ESPEZIALITATE

Maximo Moreno Musika Eskolan 17 instrumentu mota irakasten dituzte: akordeoia, bateria, baxu elektrikoa, biolina, biolontxeloa, kantua, klarinetea, flauta, gitarra klasikoa, gitarra elektrikoa eta akustikoa, panderoa, perkusioa, pianoa, saxofoia, trikitixa, tronpeta eta txistua. 

Prezioak

Galdakaon erroldatuta daudenenek honakoa ordaindu behar dute:
– Hasierako harremana eta musika hizkuntza: 32,61 euro/hileko
– Musika-tresnen errotazioa: 13,25 euro/hileko
– Instrumentua, Inprobisazioa (ordu erdi): 37,70 euro/hileko
– Instrumentua (ordu bat): 75,41 euro/hileko
– Panderoa, Batukada (taldekoa): 25,48 euro/hileko
– Talde instrumentala, Konboa, Ahots taldea eta Inprobisazio hastapena: 27,51 euro/hileko
– Abesbatz taldea: 8,15 euro/hileko
– Harmonia: 32,61 euro/hileko
– Zailtasunak dituzten pertsonentzat Musika Gela: 32,61 euro/hileko
Teklatua (15 minutu): 18,85 euro/hileko | Teklatua (ordu erdi): 37,70 eruo/hileko
– Zaleen Abesbatza 5,00 euro/hileko

Era berean, hobariak ere izango dira: familia unitateko bi kidek ikasketak egingo badituzte, biei % 15eko beherapena izango dute; familiako hiru kide izateagatik % 25ekoa; eta familia unitateko lau kide edo gehiagok ikasketak eginez gero, %25eko hobaria % 10ean handituko dute kide bakoitzeko. Kasu horretan, hobaria ezingo da % 55 baino handiagoa izan.

Bestetik, Galdakaon erroldatuta ez dauden ikasleek % 30ko errekargua izango dute, eta musikako ikasketak era indartuan egiten dituztenek % 25eko gehikuntza izango dute.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak