→Galdakao

Nepalgo 3.087 ume aztertu eta tratatu ditu Ear Carek, Samsararen laguntzarekin

Katmanduko Lalitpur barrutian 3.087 ume aztertu eta tratatu ditu Ear Care Nepal erakundeak Samsara elkartearen laguntzarekin. Guztira 24 ebakuntza egin dituzte

Guztira 24 ebakuntza egin dituzte // Argazkia: Samsara Nepal/Ear Care Nepal

Katmanduko Lalitpur barrutian 3.087 ume aztertu eta tratatu ditu Ear Care Nepal erakundeak Samsara elkartearen laguntzarekin. Guztira 24 ebakuntza egin dituzte. “Duela hilabete batzuk hasi genuen proiektua da, eta amaitzea lortu dugu”, dio Bea de Francisco Samsara Nepal elkarteko presidenteak: “Une honetan egoera zaila da Nepalen. Gure ospitaleko solairua erabat itxita dago Ear Care Nepal eta Samsara kasuetarako, eta Covideko gaixoentzat baino ez dago irekita”.

Gaur egun Samsara elkartearen jarduera geldirik dago Nepalen, “horregatik, ikusgarritasuna eman nahi diogu emakume talde horri, hain une zailetan haizearen eta marearen aurka borrokatzen jarraitzen dutelako”, dio Beak. Proiektu hau Galdakaoko Udalak diruz lagundu du.

Argazkia: Ear Care Nepal/Samsara Nepal

Argazkia: Ear Care Nepal/Samsara Nepal

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak