→Galdakao

Galdakaoko gazteen eta haurren “ezkutuko talentua” saritu ditu Udalak

‘Nire oporrak etxean’ lehiaketa abiarazi zuen konfinamenduan Galdakaoko Udalak. Uztailaren 22an sari banaketa egin dute udaletxean.

'Nire oporrak etxean' lehiaketaren sari banaketa egin dute uztailaren 22an // Argazkiak: Galdakaoko Udala

‘Nire oporrak etxean’ lehiaketa abiarazi zuen konfinamenduan Galdakaoko Udalak, herriko familiei eta gazteei zuzenduta. “Aste Santuko oporraldi ezohikoak ahalik eta modu dibertigarrienean igarotzeko asmoz sortu genuen ekimena”, dio Ibon Garcia Gazteria arloko zinegotziak.

Bideo eta argazkien bidez, Galdakaoko gazteek eta haurrek euren “ezkutuko talentua” erakutsi dute, eta uztailaren 22an sari banaketa egin zuten udaletxean. Haurren kategorian (6 eta 11 urte bitartekoak), eskulanak, abestiak, dantzak, idazlanak edota antzezalanak jaso dituzte, eta irabazleak Urko Gutierrez, Ane Askargorta, Nora Lara, Oier Herran eta Itsaso Yurrebaso izan dira. Irabazleek Galdakao Dendari Elkarteari atxikitako saltokietan gastatzeko bonoak lortu dituzte.

Gazteen kategorian (12 eta 18 urte bitartekoak) bi sari banatu dituzte eta irabazleak izan dira: Nahia Barreras, Garazi Garcia, Enara Pascual, Nerea Mendia, Ainhize Alvarez, Ane Goiri eta Leire Egileor (taldeka) eta Amaiur Uriarte Diaz. Kasu bietan originaltasuna, proposatutako gaiarekin lotura izatea, euskararen presentzia, emakume eta gizonen berdintasunaren aldeko baloreak bultzatzea, taldeka egitea edota Galdakaoko elementuak kontuan izatea baloratu dituzte.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak