Nogen talde donostiarrak ‘Under Alt’ diskoa aurkezteko bira iragarri du sare sozialetan. Abenduan hasi ziren kontzertuak ematen eta martxora bitartean agenda bete-beteta daukate. Tartean, geldialdi bat egingo dute Hego Uribe eskualdean. Izan ere, urtarrilaren 21ean, ostegunez, Galdakaoko Torrezabalen kontzertua emango dute. Emanaldia 19:00etan hasiko da. Sarrerak laster jarriko dituzte salgai Torrezabaleko txarteldegian eta www.galdakao.eus webgunean, 6 eta 8 euro artean. Era berean, lehiatilan ere jarriko dituzte salgai ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago.
