→Galdakao

Argazkiak | Galdakaoko Coca Cola enpresako grebalariek manifestazioa egin dute gaur Bilbon

Norbega-Coca Colako langileak greban daude. Atzo hiru eguneko greba hasi zuten, eta gaur, uztailak 20, manifestazioa egin dute Bilbon, EITBren egoitzatik Bizkaiko Foru Aldundiaren jauregiraino. “Zuzendaritzak ez du bestelako proposamenik egin, beraz, manifestazioa egin dugu Bilbon entzun gaitzaten”, adierazi diote GEURIAri Galdakaoko Coca Colako grebalariek. Bihar ere greba eguna dute.

Ekainean hasi ziren lanuzteekin eta uztailean egun osoko grebak deitu dituzte. Besteak beste, langileen soldata eta lan-baldintzak hobetzea, kontratazio gehiago, organigrama hobea eta lanaldi-murrizketa eskatzen dituzte. Pasa den astean 48 orduko greba ere egin zuten, % 90eko jarraipenarekin.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak