Novaltia (Zamudio-Lezama) enpresako hainbat langile greban daude. Europako grebarik luzeena dela diote: 900 egun baino gehiago daramate greban, duela bi urte eta erditik. Hego Uribe eskualdeko bi herritarrek egiten du lan Novaltian: Aintzine (Basauri) eta Janire (Arrigorriaga). Ibai Carranza Novaltiako batzordeko kidearen berbak jaso ditugu GEURIAn.

Aurrean, Aintzine (Basauri) eta Janire (Arrigorriaga) Novaltiako langileak // Geuria
Gaur Galdakaoko Perez Gabiola farmaziaren aurrean egin dute protesta, eta adierazi digutenaren arabera, hemendik gutxira Arrigorriagako farmazia baten aurrean egingo dute elkarretaratzea. Aurretik Basaurin egin izan dituzte kontzentrazioak.
