→Galdakao

Euskal musika indartzeak duen garrantziaz aritu da Oihan Vega Galdakaoko Elexalde Institutuan

‘Irrati didaktikoa, euskara hedabideetan’ ekimenaz aritu zen Vega. Gaztea irratiko entzuleek gero eta euskarazko abesti gutxiago eskatzen dituztela eta, hausnarketa egin eta ekimen hau martxan jarri zuten.

DBHko 4. mailako ikasleekin izan zen Oihan Vega irrati aurkezle eta DJa // Elexalde Institutua

Oihan Vega irrati esatariak hitzaldia eman zuen azaroaren 26an, ostegunez, Galdakaoko Elexalde Institutuan. Irrati didaktikoa, euskara hedabideetan ekimenaz aritu zen Vega: “Gazteak eta euskarazko hedabideen kontsumoa zein den azaldu zigun. Gaztea irratiko entzuleek gero eta euskarazko abesti gutxiago eskatzen dituztela-eta hausnarketa egin eta ekimen hau martxan jarri zuten, eskoletan irratia nola egiten den eta nola funtzionatzen duen azalduz. Euskal musika indartzeak duen garrantzia eta hedabideetan presente egotea nerabeen esku dagoela azpimarratu zuen Vegak”, diote Elexalde Instituko ordezkariek. Covid protokoloak baldintzatuta, bi saio antolatu zituzten DBHko 4. mailako ikasleei zuzendutakoak.

Elexalde Institututik GEURIAri igorri dioten solasaldiaren zati bat da ondorengoa:

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak