→Galdakao

Olabarriko zubiari babesa jarri dio Galdakaoko Udalak, eraikinaren zati bat errepidera jausi ostean

duela gutxi eraikinaren zati bat errepidera jausi zen // Galdakaoko Udala

Olabarriko zubiari babesa jarri dio Galdakaoko Udalak, eraikinaren zati bat errepidera jausi ostean. “Horrek agerian utzi zuen arriskua eta hortaz zubiari babesa jartzea erabaki dugu”, diote udal ordezkariek. Zubiari babesa jarri aurretik Udalak aurreikusita zuen bertan esku hartzea: “Zubiaren egoera ez zela ona bagenekien eta hura konpontzeko proiektua lantzen hasi ginen. Bidean dago behin betiko lanketa eta egingo dena da urgentziazko konponketak egin. 2021ean aurreikusita zegoen bertan zubia konpontzea, baina arindu egingo dugu prozesua”, diote udal ordezkariek. Martxoan Urretako pasabidea kendu zuen Udalak.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

🟣 Martxoak 8 Basaurin! 💪 #Zuzenean
|