→Galdakao

Argazkiak | Olentzero eta Mari Domingi Galdakaora iritsi dira!

Olentzero, Mari Domingi eta Galtzagorriak Galdakaon daude jada! Aurtengo egoera dela eta, abenduaren 24an etorri beharrean, hilaren 23an ere izan dira. Beraz, bi egunez izango ditugu gurekin. Galdakaoko herritarrak agurtzeko lau hitzordu jarri dituzte: abenduaren 23an eta 24an 16:30ean eta 18:30ean. Sarrerak Torrezabaleko lehiatilan banatuko dituzte hitzordua baino ordubete aurretik. Pertsona bakoitzari gehienez lau sarrera emango dizkiote.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak