→Galdakao

Argazkiak | Olentzerok eta Maridomingik irribarreak banatu dituzte Galdakaon barrena

Olentzerok eta Maridomingik Galdakaolko kaleak hartu dituzte gaur arrastian, frontoi aurrean umeakaz argazkiak egiten egon ostean.

Olentzero eta Maridomingi, Galdakaon // Geuria

Olentzerok eta Maridomingik Galdakaolko kaleak hartu dituzte gaur arrastian, frontoi aurrean umeakaz argazkiak egiten egon ostean. Argazki saioa bukatu bezain pronto, traktorea hartu eta herriko kale guztietan barrena abiatu dira auzotar guztien begiradapean.

Kalez kale, jende guztia agurtu, goxokiak bota eta noizean behin motorea gelditu eta bertan dantzan aritu dira dantzari gazteak. Kalejira Ardantza parkera heldu da eta ‘Zazpi jausiak’ dantzatu ostean, nor bere etxera abiatu da, gaur gauen Olentzerok eta Maridomingik lan mordoa dute egiteko eta!

 

 

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak