→Galdakao

“Kalitatezko osasun sistema publikoaren alde” kontzentrazioak egingo dituzte Galdakaon

Azaroaren 12an kontzentrazioak egingo dituzte Galdakao-Usansolo Ospitalean eta anbulatorio aurrean. Gainera, manifestazioa deitu dute anbulaoriotik Iturrondo plazara.

Asteazkenero kontzentrazioa egiten dute Galdakaoko anbulatorioaren aurrean // Argazkia: Galdakao Bizirik

“Kalitatezko osasun sistema publikoaren alde” lemapean kontzentrazioak egingo dituzte Galdakaon aste honetan. Zehazki, hiru deialdi zabaldu dituzte zenbait herritarrek azaroaren 12an, ostegunez: 11:00etan kontzentrazioak Galdakao-Usansolo Ospitalean eta anbulatorio aurrean, eta 19:00etan manifestazioa anbulatoriotik Iturrondo plazara.

Era berean, azaroaren 11n, asteazkenez, ohiko kontzentrazioa deitu dute 19:00etan anbulatorio aurrean.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak