→Galdakao

Pedro García Borobio Galdakaoko alkate izandakoa hil da

Pedro Garcia Borobio Galdakaoko alkate izandakoa hil da gaur. 1987tik 1991era bitartean izan zen Galdakaoko alkatea, EAJ alderdikoa.

Galdakaoko udaletxea eta Pedro García Borobio, 1987-1991 legegintzaldia herriko alkatea

Pedro García Borobio Galdakaoko alkate izandakoa hil da gaur. 1987tik 1991era bitartean izan zen Galdakaoko alkatea, EAJ alderdiko kidea. Demokrazian, trantsizio garaiko hirugarren legegintzaldiko (1987-1991) Galdakaoko alkate izan zen jeltzalea.

Galdakaoko Udalak doluminak helarazi dizkie bere senide eta lagunei. Besarkada bat sendiari, hurbilekoei eta Galdakaoko EAJri une latz hauetan”, adierazi du Iñigo Hernando Galdakaoko alkateak sare sozialetan.

Pedro García Borobio / EAJ Galdakao

Galdakaoko jeltzaileen buru den Fernando Izagirrek Pedro García Borobio ezagutu zuen eguneko kontakizuna elkarbanatu du sareetan: “Nik 20 urte nituen. Gaua kotxean pasatzen genuen askotan Bide Laguntza Elkartean (DYA). Pedro enteratu zenean deskantsatzeko tokirik ez genuela, nirekin berba egin zuen eta lokal bat topatzeko konpromisoa hartu zuen. Sixta Barrenetxea 24n izan genuen lokala, Bengoetxe auzoan. Gertukoa zen, pertsona ona”. Gaur egungo egoera dela eta, hileta elizkizuna, beste abisu bat eman arte, atzeratu egingo dela jakinarazi du familiak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak