→Galdakao

Pirritx, Porrotx eta Marimotots Galdakaora iritsiko dira ‘Bizi dantza’ ikuskizunarekin

Zuzeneko ikuskizunei ekingo dio irailean Torrezabal Kultur Etxeak eta taularatzen lehenak izango dira Pirritx, Porrotx eta Marimotots. Sarrerak gaur jarriko dituzte salgai.

Pirritx, Porrotx eta Marimotots iazko sandonietan, Zeberion // Argazkia: Geuria

Zuzeneko ikuskizunei ekingo dio irailean Torrezabal Kultur Etxeak. Osasun-alarma ezarri ondoren bertan behera geratu ziren ikuskizun guztiak eta protokoloak jarraituta zinema soilik zabaldu zuen Udalak. Irailean, ordea, zuzeneko ikuskizunekin hasiko dira Torrezabalen eta taularatzen lehenak Pirritx, Porrotx eta Marimotots izango dira.

‘Bizi dantza’ ikuskizuna aurkeztuko dute irailaren 5ean eta 6an. Egunean bi saio izango dira: bata 16:00etan eta bestea 18:30ean. Sarrerak gaur bertan jarri dituzte salgai Torrezabalen eta Internet bidez: helduek 8 euro ordainduko dituzte; 13 urte artekoek eta bazkideek 6 euro; eta 65 urtetik gorakoek, langabeek, gazte txartela dutenek eta taldeek 7 euro ordainduko dituzte.

Maiatzaren 23an zegoen programatuta ikuskizun hau Torrezabalen, baina Covid-19 pandemiagatik bertan behera geratu zen.

Urrian Basaurin

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek beste geldialdi bat egingo dute Hego Uribe eskualdean. Hain zuzen ere, urriaren 25ean Basauriko Social Antzokian izango dira. Ikuskizun hau ere maiatzean zegoen programatuta, baina atzeratu behar izan zuten koronabirusagatik. Ez dakigu eskualdeko beste herrietan ere bisita egingo duten Euskal Herriko pailazorik ezagunenak.

Argazkiak | Zeberioko plaza leporaino, Pirritx, Porrotx eta Marimotots ikusteko

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak