→Galdakao

Galdakao-Polonia elkartrukea antolatu du Argizaik uztailean, gazteek ingelesa ikasteko

galdakao kultura trukea arcachon frantzia 2018 argizai eskaut taldea argazkia galdakaoko udala

Aurten Poloniarekin gazte elkartrukea antolatu du Argizaik. Uztailaren 4tik 13ra Galdakaon izango da egonaldia eta uztailaren 17tik 28ra Kielcen, Polonian. 

Gazte trukeko partaideak 2018an, Arcachonen (Frantzia) // Argazkia: Galdakaoko Udala

Atzerrian ingelesa ikasteko gazte trukea antolatu du berriro Argizai Eskaut Taldeak Galdakaoko Udalaren laguntzarekin 15 eta 17 urte bitartekoentzat. Aurten Poloniarekin elkartrukea antolatu dute eta programa uztailean zehar izango da: uztailaren 4tik 13ra Galdakaon eta uztailaren 17tik 28ra Kielcen, Polonian. 

Ekimenean parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute ekainaren 14a baino lehen esteka honen bitartez. Guztira 12 plaza eskainiko dituzte eta eskaera gehiago balego zozketa egingo lukete. Prezioa 200 eurokoa da.

Aurtengoa programaren zazpigarren edizioa da, eta helburua da herrialde desberdinetako gazteek esperientzia bat partekatzea, kultura eta herri desberdinak ezagutu eta elkarren artean gai interesgarriak lantzeko. Aurreko edizioetan Ipar Irlanda, Frantzia, Alemania, Irlanda, Txekia eta Italia bisitatu dituzte galdakoztarrek. Informazio gehiagorako gerentzia@argizai.org helbide elektronikoa eta 688 847 026 telefono zenbakia daude herritarren eskura.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak