→Galdakao

Galdakaoko saltokiek gangak kalera aterako dituzte asteburuan

Galdakaoko saltokiek euren produktu nabarmenenak eta eskaintzan daudenak kalera aterako dituzte otsailaren 25etik 27ra bitartean.

Arrigorriagako iazko Merkatari Eguneko irudia // Geuria

Galdakaoko saltokiek euren produktu nabarmenenak eta eskaintzan daudenak kalera aterako dituzte asteburu honetan, otsailaren 25etik 27ra bitartean, ‘Gu dendari outlet’ kanpainaren barruan. Hiru egun horietan, tokiko merkataritzak bere produktuak gehiago ikusarazteko aukera izango du, eta bezeroek gangak edo beherapenetan dauden produktuak erosteko aukera izango dute.

“Herritarrak animatu nahi ditu gure udalerriko merkataritza sarean kontsumitzera. Gogorarazi nahi dugu zein garrantzitsua den gurea bezalako herri batentzat, are gehiago garai honetan, tokiko merkataritzak bizirik jarraitzea”, diote udal ordezkariek.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak