→Galdakao

Wax 960, Ainize eta Iñigo Morenteren kontzertuak antolatu dituzte Galdakaon, San Juan bezperan

gazte sortzaileen azoka eta gazte sortzaileen kontzertuak antolatu ditu Zizpak San Juan bezpera // Argazkia: AZL / Zizpa

San Juan bezpera ospatuko du Zizpa Gazte Konpartsak Galdakaon. Ekainaren 23an, ostegunez, izango da eta gazte sortzaileen azoka eta gazte sortzaileen kontzertuak antolatu dituzte Mugurun. “Aurten ere Zizpatik San Juan gaua Galdakaoko gazte sortzaileei eskeini nahi diegu”, diote Zizpako kideek.

Azoka 19:00etatik 21:30era izango da, eta kontzertuak 23:00etatik 01:00etara izango dira. “Gaua amaitzeko Galdakaoko zenbait musikari gazteen magiaz gozatzeko aukera izango dugu Muguruko landan”, diote. Hain zuzen ere, Wax 960, Ainize eta Iñigo Morente gazte sortzaileen kontzertuez gozatzeko aukera egongo da. San Juan sua ere ez da faltako; Mugun piztuko du sua Patakon Kultur Elkarteak 22:00etan.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak