→Galdakao

Akelarrea antolatuko dute Zizpak eta Momoakek San Juan gauean, Galdakaon

San Juan gaua ospatuko du aurten Galdakaoko Zizpa Gazte Konpartsak. Ekainaren 23an “eskaintza herrikoia eta euskalduna” egingo dutela diote

San Juan sua // Geuria

San Juan gaua ospatuko du aurten Galdakaoko Zizpa Gazte Konpartsak. Ekainaren 23an “eskaintza herrikoia eta euskalduna” egingo dutela diote, eta besteak beste, Galdakaoko gazte sortzaileen kontzertuak eta Akelarrea antolatuko dituzte: “Gazteok gure artean harremantzeko aukera alternatiboak behar ditugu eta horretarako herriko gazte sortzaileen ikuskizuna baino plan hoberik ba al dago? Momoak talde feministaren eskutik izango dugun Akelarrearekin batera, gau berezia izango da, elkarrekin igaro dezagun!”, diote.

“Suak indar berezia duela ezin uka, eta bere zentzu berritzailearekin, uda garaiari ongi etorria eman eta urte korapilatsu honetan bizitako gaitzak erretzeko momentua da!”, diote.

san juan gaua 2021

Ekainak 23, asteazkena
20:00 Kontzertuak Ardanza parkean. Galdakaoko gazte sortzaileak: Elene Uribarri – Minirobles, Ione Ibarretxe eta Iñigo Morente
21:30 Akelarrea. Ardanza parkean

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak