→Galdakao

Galdakaoko jaietako pregoilaria bozkatzeko hautestontziak jarri ditu Udalak

Pregoilaria bozkatzeko epea abuztuaren 26ra arte luzatu dute // Galdakako Udala

Galdakaoko jaietako pregoilaria bozkatzeko epea luzatu du Udalak. Hasiera batean epea bihar arte zegoen zabalik, baina orain prozesua abuztuaren 26ra arte luzatzea erabaki dute udal ordezkariek. Herritarrek bozka eman dezakete erabaki.galdakao.eus plataformaren bitartez, baita herrian zehar Udalak jarri dituen hautestontzien bitartez ere: “Plataforma digitaletik bozkatzeaz gain, gaurtik aurrera aukera dago toki ezberdinetan jarriko diren hautesontzietan bozkatzeko”, diote. 

Torrezabal Kultur Etxean, Esan bulegoan, Urretako kiroldegian, Elexaldeko igerilekuetan, Aperribaiko liburutegian, Usansoloko adinekoen zentroan eta Bengoetxeko adinekoen zentroan jarri dituzte hautestontziak herritarrek botoa eman dezaten.

Galdakoztarrek proposamenak egin ondoren, hauek dira finalistak: Eduardo Madina (Galdakao Gogora), Asier Martin (AEK Barandiaran), Josemi Olazabalaga (sukaldaria), Ander Aperribai (historialaria), Vidal Salcedo (familia mediku ohia), Zizpa, Igor Anton (txirrindulari profesional ohia eta Txirrindulari Gelako arduraduna), Alvaro Saiz (GBGE) eta Udaletxeko etxez etxeko zerbitzua (SAD). Horien artean aterako da pregoilaria, eta hori erabakitzeko bozketa fasea martxan jarri du Galdakaoko Udalak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak