→Galdakao

Sei markesina berri jarriko dituzte Galdakaoko autobus geltokietan

// Argazkia: Galdakaoko Udala

Sei markesina berri jarriko ditu Galdakaoko Udalak autobus geltokietan. Zehazki, Juan Bautista Uriarteko kaleko 47. zenbakian, Bengoetxen (bi markesina), Sixta Barrenetxean Insitututuaren aurrean, Uraskan eta Elexalden autobus geltokietan ipiniko dituzte aterpeak.

Juan Bautista Uriarteko geralekua egokitzeko lanak gaur amaituko dituzte eta astelehenean hasiko dira gainontzeko guneetan lanak egiten, ondoren markesinak ezartzeko. Estalkiak erosita eta ipintzeko prest daude.

Bizkaiko Foru Aldundia da Juan Bautista Uriarte kaleko markesina jartzeko arduraduna, Udalarekin akordioa erdietsita. Udalak gunea egokitzeko lanak egin ditu asteon, eta Aldundiak datozen asteetan jarriko du Juan Bautista Uriarte kaleko estalpea. Gainontzeko markesinak Udalak erositakoak dira.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak