Andra Mari Dantza Taldeak indarberrituta hasi nahi du ikasturte berria. Uda hasieran Torrezabalen eta Folklore Bizian jaialdian eskaini zituzten saioen ondoren, irailean agerraldi berezi bat eskainiko dute Galdakaon: hain zuzen ere, irailaren 14an, Santa Kurtze egunean, Soka dantza egingo dute 12:30ean. Gainera, egun berean dantza saioa eskainiko dute kalean 20:00etan. Aurten, bigarren urtez jarraian ez da Santakurtze jairik egongo, baina horien ordez Kultur Plaza antolatuko dute berriro.
“Udazkenean egoerak ahalbidetzen badu, aurreko urteetako Musika Bizian jaialdia edota iazko antzean, Bizi Musika jaialdia antolatzen saiatuko gara”, diote Andra Mari Dantza Taldetik.
