→Galdakao

Tabernek terraza-tasa ez ordaintzea aztertuko dute Galdakaon

Galdakaoko Udala ostiralean batzartuko da ostalariekin terrazen inguruko neurriei buruz hitz egiteko. Usansoloko ostalariekin ostegunean batzartuko dira.

Argazkia: Galdakaoko Udala

Maiatzaren 11tik aurrera tabernek aukera izango dute terrazak kalera ateratzeko, beti ere euren gaitasunaren erdia soilik onartuta. Ildo horretan, Galdakaoko Udala hainbat neurri bilduko dituen dekretua prestatzen ari da. Besteak beste, terrazagatik ordaindu beharreko tasa salbuetsita uztea aztertzen ari da, “normaltasun egoera itzuli bitartean”.

Gainera, terraza iazko baldintza berdinetan jartzeko asmoa duten tabernariek berriro eskaerarik ez egitea proposatu du udal gobernu taldeak. Kontran, baldintzak aldatu nahi dituztenek epe mugarik gabe eskaera egin dezaten ari dira aztertzen.

Udal ordezkariak eta teknikariak ostiralean batzartuko dira Galdakaoko ostalariekin neurri hauei buruz hitz egin eta bere iritziak jasotzeko. Usansoloko ostalarien kasuan, ostegunean batzartuko dira udal ordezkariak eta teknikariak.

Kale gehiago oinezkoentzako

Neurri horiez gain, Udala prest agertu da egun eta ordu zehatz batzuetan kale gehiago oinezkoentzako bihurtzea, “ostalariek horretarako interesa agertzen badute”, diote Udaletik. Maiatzaren 2tik bost dira asteburuetan oinezkoentzako bihurtuko dituzten errepideak: Muguru, Gipuzkoa, Ibaiondo (Usansolo) eta Aperribai (frontoiaren ondoko zatia).

Terraza-eremua handitzeko aukera izango dute Etxebarriko tabernek

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak